domingo, 22 de mayo de 2011

Lehiaketa

Didgeridoo

Zein kontinentetan jotzen da, batez ere, didgeridoo?
Zer motako tresna da?
Nolakoa da?





Didgeridoo munduko haizezko instrumenturik zaharrenetakoa dudarik gabe (40.000 urtetik gora) eta australiar aborigenen kulturatik dator.

Termitek naturalki zulatutako enbor huts bat da eta zulotik putz eginda soinu grabe bat ateratzen da. Ez daude bi didgeridoo berdin. Bakoitzak bere ahots propioa du. 

 Aborigenek beraien kantu, ospakizun eta erritualetan erabili ohi dute instrumentu laguntzaile bezala: batek abestu eta makilak jotzen ditu besteak didgeridooarekin laguntzen dio bitartean. 

 Benetako didgeridooa eukaliptozkoa izan arren, gaur egun, modu eta material askotakoak daude: plastikozkoak (pvc), banbuzkoak, tekazkoak, pitazkoak , beiraz egindakoak,edozein egurrezkoak... hori bai ,hauek ez dira termitek jandakoak baizik eta tornoz zulatutakoak edo banbuaren kasuan naturalki hutsa da.

Beraz, lehiaketaren erantzun zuzena da............. Ozeania.




Hona hemen bideo bat tresna honen soinua ezagutzeko: